Manos de padre y bebé

IDILIA PERTSONAK
ETA PLANETA

Idilia Foodsen pertsonen eta planetaren ongizatearekin dugu konpromisoa. Gure Idilia Personas y Planeta proiektuaren xedea jasangarritasun sozialaren eta ingurumeneko jasangarritasunaren alde lan egitea da. Batetik, pertsonen garapena eta ongizatea sustatuz, bai gure taldeko pertsonenak bai jarduten dugun inguruneetan bizi diren pertsonenak. Bestetik, ingurumenean inpakturik txikienarekin fabrikatzen eta banatzen dugu.

Gure jasangarritasun-programa bat dator NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GJH): zero gosea, osasuna eta ongizatea, lan duina eta hazkunde ekonomikoa, ekoizpen eta kontsumo arduratsua eta klimaren aldeko ekintza.

IDILIA ETA
PERTSONAK

Idilian gure inguruko pertsonen ongizateak kezkatzen gaitu, eta, horregatik, gizarte-erantzukizuneko proiektu propioak gidatzen ditugu, bai eta horien garapena babesten duten ekimenetan parte hartzen ere.

FESBAL

Cola Cao Fundazioak haurrek haien onena lor dezaten ahalduntzen laguntzen du, eta bi helburu ditu printzipioz: haien berezitasunak indartzea eta haurren aniztasunaren etsairik handienetako bat den eskola jazarpenaren aurka sentsibilizatzea. Horretarako, jarduera sozialak, hezkuntzakoak eta ikerketakoak sustatzen eta inplementatzen ditu.

Ezagutu hobeto fundazioa hemen.

Kirola konpainiaren bihotzean

Kirola sustatzea, bizimodu osasuntsuko estiloan oinarrizko zutabe gia, Idilia Foods-eren eta haren marken ariman dago. Pertsonen ongizate fisikoan eta emozionalean lagungarria den praktika da, bai haurtzaroan bai heldutasunean. Ahalduntze, errespetu eta talde-lankidetzaren balioek, kirolaren berezko balioek, gero eta hobeak izaten laguntzen digute.

Idilia markak sortu zirenetik, duela 75 urte baino gehiago, kirola egitea sustatzen dugu. Ondorioz, Joko Olinpikoak babestu zuen Espainiako lehenengo marka bihurtu zen eta, 1972an, Municheko Jokoetan elikagai olinpikoa bihurtu zen. Konpromiso hori gure barne-taldeari helarazi diogu eta, horretarako, Healthy & Happy programa bultzatu dugu, bizi-ohitura osasuntsuak sustatzeko eta hobetzeko.

Niños y niñas

Olinpismoarekin lotuta jarraitu genuen, eta ADOren bazkide sortzaileak izanik (Kirol Olinpikoari Laguntza) 1988az geroztik, eta Espainiako talde olinpikoaren babeslea izaten hasi zen orduan.

2017an, ADOP programan sartu ginen, talde paralinpikoari babesteko (Kirol Objektibo Paralinpikoari Laguntza). Halaber, Kirol Kontseilu Gorenaren Oinarriko Kirolari laguntzeko planari laguntzen diogu.

FESBAL

Gure inguruan, gehien behar gaituzten familiei laguntzen diegu eta, horregatik, duela 30 urte baino gehiago hasi ginen Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioari laguntzen (FESBAL) etxe horietako despentsak betetzeko produktuak ematen.

Manos y tierra

IDILIA ETA
PLANETA

Ingurumenaren iraunkortasunaren arloan, gure helburua da ahalik eta inpaktu txikienarekin fabrikatzea eta banatzea.

Ingurumen-inpaktuaren balio oso baxuetatik abiatzen bagara ere (gure fabrikak teknika mekaniko tradizionalak erabiltzen ditu gure errezeten nortasuna zaintzeko), Idilia Foodsek emisioak, hondakinak eta plastikoak murrizten jarraitu nahi du bere fabrikazio-jardueretan.

Rainforest Alliance People and Nature

dilia Foods-en produktu guztiak egiteko erabiltzen dugun kakaoaren % 90 Rainforest Alliancerekin dago ziurtatua. Gobernuz kanpoko erakunde horrek 45 urte baino gehiago daramatza ingurumen-jasangarritasunaren alde lanean, eta munduko kakao jasangarria ziurtatzeko programarik handiena du.

Haren xede nagusia natura eta kakaoa hazten den ekosistemak babestea da, eta baita haren laborantzan lan egiten duten nekazarien bizi-baliabideak hobetzea ere.

Gure fabrikaren energia elektrikoaren % 100 berdea da eta lanean dihardugu ingurumen inpaktua murrizten jarraitzeko, 3 arlo landuz gehienbat:

- Energia efizientzia: helburua CO2 isurpenak % 50 murriztea, industria konplexuaren sabaian eguzki panelak jarriz bere energia garbia sortzea (egun guztiaren % 15 sortzen dugu horrela) eta uraren kontsumoa % 50 murriztea da.

- Hondakinen kudeaketa: helburua 2023rako hondakinen % 30 murriztea eta elikagaien hondakinak % 1 jaistea da.

- Ontzien jasangarritasuna: gure ontzien zirkulartasuna sustatzea, haiek berrerabiliz, birziklatzeko materiala erabiliz eta plastikoaren erabilera murriztuz.

Oficina
Oficina
Oficina
BREEAM

Jasangarritasuna ere da gure bulego nagusietako protagonista bat. BREEAM zigilua dute, munduko eraikuntza aurreratuenean jasangarritasuna ebaluatzeko metodoa, alegia. Ziurtagiri horrek eraikuntza iraunkorragoa bermatzen du, ingurumenean duen eragina murriztuz eta bertan lan egiten duten pertsonen ongizatea eta osasuna sustatuz. Gainera, eraikinean kontsumitzen den energiaren % 100 berdea da.

Instalazioek birziklatze integrala aurreikusten dute, paperik gabeko politikari jarraituz eta bulegoetako arlo guztietan birziklatze-puntuak ezarriz.

ADB
foro de marcas renombradas españolas
ADB
foro de marcas renombradas españolas